2 urteko gela

Vera-Cruz ikastetxean, gurean, 2 urteko geletatik hasten gara hezkuntza eleanitza eskaintzen. Gure geletan, euskara da hizkuntza nagusia, baina txiki-txikitatik haurrak ingelesa ikasten hastea ezinbestekotzat jotzen dugunez, ingeles saioak egunero izaten ditugu. Gainera jakina da, murgiltze goiztiar honek mesede egiten diola fonetikari eta hizkuntza horren ahoskatzean laguntzen duela.

 

 

Eskola txikia garenez, tutoreok harreman zuzena daukagu egunero zuekin, gurasoekin, zuen seme-alaben eguneroko gorabeherez hitz egiteko. Guztiok elkarrekin ikasten dugu; jolasa da ikasteko erabiltzen dugun tresna nagusia eta gu, andereñoak, gara bidelagun momentu oro. Gure babesa, laguntza eta maitasuna eskainiz, ikasketa bidean seguru sentitzen laguntzen ditugu zuen seme-alabak.

2 urteko gela izaten da askotan haurrak, zuen seme edo alabak, ikastetxe batekin duen lehen harremana. Ume bakoitzak izateko era eta erritmoa dauka; guk, lehenik eta behin, hori errespetatzen dugu, zuen aholku eta gure behaketa eta laguntzarekin beraientzat hoberena dena eskaintzeko.

Fisikoki eta baita sozialki ere ondo garatu daitezen, psikomotrizitatea behar beharrezkoa ikusten dugu. Hori dela eta, astean birritan joaten gara psikomotrizitate gelara. Zergatik? Espazio eta saio hauek beharrezkoak direlako haurraren garapen osoa emateko; bertan, sormena, zailtasuna, fantasia, sozializazioa, motrizitatea, gaitasun afektiboa, errespetua, sentimenduen adierazpena… eta beste hainbat gauza landu eta ikasten direlako.

Lana eta familia uztartzerakoan arazorik ez izateko, ordutegi zabala daukagu: goizeko 8etatik aurrera umeak eskolara eraman ditzakezue gehiago ordaindu gabe.

Bazkaltzeko orduan ez gara lekuz mugitzen; gelan bertan bazkaltzen dugu, umeak lasai sentitzeko eta beraien beharrak hobeto asetzeko. Behin ondo bazkalduta, lo kuluxkarako txokoa ere bertan daukagu, lasaitasun une hori ezinbestekoa baita egunean zehar erabilitako energia guztia berreskuratzeko.

URTARRILEAN ESKOLA EZAGUTZEKO SAIOAK EGONGO DIRA:

Deitu eta izena eman saio horietako batetara etortzeko 945 14 36 60 telefonoan edo ataria@remove-this.colegioveracruz.com helbidera email bat idatziz.
 

 

Agenda

« Abuztua - 2018 »
AsAsAsOsOsLaIg
 0102030405
06070809101112
131416171819
20212223242526
2728293031 
Hurrengo Gertakizunak
Ez dago