BANAKO ARRETA
ELEANIZTUNA
GARAPEN INTEGRALA
BARNEKOTASUNA
ANIZTASUNAREN TRATAMENDUA
BALIOEN SUSTAPENA
Baliodun eskola integratzailea
Gure hezkuntza-eskaintzan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH sartzen dira, hau da, 2 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak biltzen ditugu. Gure ikasleen hezkuntza integrala dugu helburu, eta horretarako, arreta pertsonalizatua ematen dugu, norberak bere gaitasun eta konpetentziak ahalik eta gehien gara ditzan; horrez gainera, hezkuntza inklusiboa eta unibertsala izatea ere bilatzen dugu. Ikastetxeak hezkuntza eleaniztuna eskaintzen du, Hizkuntzen Trataera Bateratuan (HTB) oinarritutako metodologia-proposamenaren bidez, eta horretarako, profesional onenak ditu, bai eta jatorrizko ingeles-hiztunak ere hezkuntza-etapa bakoitzean.

Hezkuntza proiektua
Vera Cruz Ikastetxeak XXI. mendeko eskolatzean erreferente izan nahi du, hezkuntza berritzailearen bidez. Etengabeko berrikuntzan eta sormenean oinarritutako hezkuntza da, eta hezkuntza-komunitate osoak parte hartzen du horretan, ikasleen prestakuntza akademikoa, giza prestakuntza eta gizarte-prestakuntza modu eraginkorrean lortzeko.