Non Albisteak

Pandemia honetan zerbait faltan botatzen badugu, topaketak, besarkadak eta muxuak baino ez dira, nahi ditugun pertsonekin egotea. Eta zerbait ikasi badugu, hau da, normalean gauza arrunt gisa eta balio handirik eman gabe bizi duguna, orain apartekoa bihurtzen da eta benetan baloratzen ikasten dugu.

Une honetan, geure buruari galdetzen diogu: nolakoa izango da Eguberri hau? Badakigu ez dela beste batzuetan bezala izango, eta etsipenapur batez onartzen dugu ezin izango garela beste batzuetan bezain beste maitalerekin elkartu, ezta modu berean ospatu ere. Eta galderak hor jarraitzen du: nolakoa izango da Eguberri hau?… Izan ere, birusak zerbait jakinarazi badigu, ezin dela aurre ikusi.

Galdera hori, hain zuzen ere, ABENDUAren galdera da, eta ona da galdera hori egitea. Abenduak, itxaropenean jartzen gaituelako, aurre ikusez inezkoetara zabaltzen gaitu, baina, batez ere, Gabonak bizitzeko prestatzen gaituelako. Arriskua da agintarien erantzunaren zain geratzea, galdetu gabe eta nik
Nolakoa izatea nahi dut Eguberri hau? Agintariek egin behar ditugun gauza batzuk esango dizkigute, baina ez dena, zati bat ere bakoitzaren araberakoa da, bakoitzak bere erantzuna izango du. Gabonak izango dira guk nahi duguna izatea. Zenbat pertsonarekin bildu gaitezkeen esango digute, baina ez digute mugatzen gure topaketen kalitatea eta berotasuna, haiengan jartzen dugun maitasuna, elkarrekin egotearen poza, bizitzaren balioa,Pandemia honetan okerren daudenekin elkartasun- keinuak, arazoak izan ditudan norbaitekin adiskidetzeko keinu bat…, funtsean, ohiz kanpoko moduan bizitzea ohikoa dena, bere balio guztia deskubritu dugulako eta ospatu nahi dugulako. Eta Gabonetan ospatzen dugu jainkozko agizaki bihurtu dela, baliotsuena txikienean eta egunerokoa nezkutatzen dela, ospatzen dugu Maitasuna gureganatu dela eta gurekin bizi dela, eta daukaguna baloratzen ikastea dela pozarengakoa.

Nolakoa izango da Eguberri hau? Nola nahi dut Eguberri hau izatea?

ZORIONAK…

EGUBERRI APARTA OPA DIZUEGU DENONTZAT.

Berrizeko Mesedetako Misiolariak
Vera-Cruz Ikastetxea

IDATZI IRUZKIN BAT

Start typing and press Enter to search