IKASTETXEA

Gure hezkuntza-eskaintzan Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH sartzen dira, hau da, 2 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak biltzen ditugu. Gure ikasleen hezkuntza integrala dugu helburu, eta horretarako, arreta pertsonalizatua ematen dugu, norberak bere gaitasun eta konpetentziak ahalik eta gehien gara ditzan; horrez gainera, hezkuntza inklusiboa eta unibertsala izatea ere bilatzen dugu. Ikastetxeak hezkuntza eleaniztuna eskaintzen du, Hizkuntzen Trataera Bateratuan (HTB) oinarritutako metodologia-proposamenaren bidez, eta horretarako, profesional onenak ditu, bai eta jatorrizko ingeles-hiztunak ere hezkuntza-etapa bakoitzean.

Gure identitate-ezaugarriak

Eleaniztuna

Eleaniztuna

Eskolako maila guztietan, gure ikasleria eleaniztasunean murgilduta dago; izan ere, berez eta eraginkortasunez ikasten du hitz egiten hiru hizkuntzetan (gaztelania, euskara era ingelesa), eta DBHn laugarren hizkuntza ikas dezakete (alemaniera edo frantsesa), aukeratuz gero.

Gure helburuetako bat da gure ikasleak hizkuntzen ikasketan aktiboak izatea, bai gelen barruan eta baita kanpoan ere. Horretarako, irakasle natiboak edota elebidunak dituzte, eta hizkuntzak gainerako edukiak ikasteko erabiltzen dira.

Eskolan ikasitakoa finkatzeko, berriz, euskarazko eta ingelesezko erabateko murgiltze-egonaldiak eskaintzen ditugu. Horrez gain, DBHn ikasleek Alemaniako edo Frantziako ikasleekin elkartrukea egiteko aukera dute, aukeratu duten hautazko ikasgaiaren arabera, eta hala, 4. hizkuntza hori finkatu eta beste herrialde bateko kulturari buruz ikas dezakete.

Era berean, gure ikastetxeak Cambridge unibertsitateko azterketak egiteko prestatzen ditu ikasleak, horretarako zentro ofiziala baita.

Hezkuntza eleaniztunean dugun ibilbide luzeak eta esperientziak aukera ematen digu hezkuntza-mota horren emaitzak ezin hobeak direla egiaztatzeko.

Aniztasunaren tratamendua

Aniztasunaren tratamendua

Gure ikastetxearen lehentasunezko helburuetako bat gure ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza ematea eta bermatzea da, guztien aukera-berdintasuna sustatuz, beren nortasuna, talentua, sormena, gaitasuna eta potentziala ahalik eta gehien gara dezaten, inklusibitate-ingurune batean.

Zailtasunei aurre hartzera, beharrei erantzutera eta gure ikasle guzti-guztien gaitasunak indartzera zuzenduriko hezkuntza-ekintzak garatzen ditugu.

Gure ikastetxeak aurrerapen pertsonala balioesten du eta ikasleen garapen integrala sustatzen du: alderdi kognitibo, emozional eta motibaziozkoak. Horretan sinesten dugu, eta horixe nahi dugu eta bilatzen dugu.

Balioen sustapena

Balioen sustapena

Gure ikastetxearen identitatea Jesusen mezuan inspiratzen da, eta erantzukizuna, errespetua, solidaritatea, munduarekiko irekitasuna eta barnekotasunaren lanketa dira oinarrian dituen balioak.

Gure eguneroko lanean, bai irakaskuntzan bai elkarbizitzan, giza izaera markatua duten balio horiek sustatzen dizkiegu gure ikasleei.

Barnekotasuna

Barnekotasuna

Eskola honetan Barnekotasunean trebeak gara; izan ere, urte asko daramatzagu "Zugan-En Ti" proiektua garatzen, era berritzaile eta aitzindarian lan eginez.

Helburuen artean "pertsona gisa garatzen ikastea" duen proiektu berritzaile hau tutoretza-arlotik bideratuta dago, gizarte-konpetentziaren garapena osatuz hezkuntza-proiektuaren barnean. Barnekotasunean egiten den lanaren bitartez, gizabanakoaren dimentsioak osatzen saiatzen gara, eta horretarako, osotasuna lantzen dugu, hau da, barneko dimentsio osoa, adimen anitzen artean honako hauek garatuz: intrapertsonala, interpertsonala, gorputz-kinestesikoa, sortzailea eta emozionala, gizakiaren erdigunea den bihotzeraino bidea zabalduta.

Banako arreta

Banako arreta

Vera-Cruz ikastetxean dagoen ikasle bakoitzari, bere beharrak, bizi duen egoera eta gizarteko eta lagunarteko ingurunea kontuan hartuta laguntzen zaio. Gure helburua, betiere, ikaslearen hazkuntza eta heltze pertsonala da.

Garapen integrala

Garapen integrala

Gure ikasleek ezaugarri eta potentzialtasun espezifiko eta banakakoak dituzte. Ikastetxean, ikasle bakoitzak bere gaitasunak osorik eta harmonian garatzeko lan egiten dugu, haien hoberena ateraz, izan nahi dutena izatera iristeko eta erronkei aurre egiteko beharrezko trebetasunak garatzeko.

Non gaude?

Start typing and press Enter to search