JANTOKIA

Gure jantokia egunero bazkaltzera geratzen diren ikasleetaz arduratzen da. Jantokia leku hezigarria dela uste dugu, hortaz, gure ikaslegoaren artean bizimodu osasungarriarako ohiturak lantzen ditugu. Hau dela eta,  nahi dugun bizimodua lortzeko, ekintza batzuk bultzatzen ditugu eta gure ikasleen artean ingurugiroarekin jabetutako kontsumoa, arduratsua eta errespetuzkoa sustatzen dugu.

Menuak nutrizionistak egiten dituzte, honengatik dieta osasuntsua eta orekatuabermatzen da, honetaz aparte, legeak ezarritako kalitatezko kontrolak gainditu behar dituzte. Eta halaber, behar dituzten ikasleentzako dieta bereziak daude (alergikoak, zeliakoak,..)

Hiru hilabetero familia guztiei menua bidaltzen zaie, veste janari guztien antolakuntza errazteko.

Gure jantokia kume eta nerabeen elikadura hezkuntzan eginkizun garrantzitsua dauka eta hau dela eta, jantokian hurrengo helburuak jorratzen ditugu:

  • Denetik eta dena jaten erakusten diegu.
  • Mahai inguruan bizikidetza eta giza erlazio egokiak sustatzen ditugu, jateko orduetan portaera on baten bitartez.
  • Heziketa ona osatzeko, mahaian “Jokaera egokiak” indartu eta sustatzen ditugu.
  • Garbitasuna, janaria aurretik, zehar eta ondoren aintzat hartzen dugu.

2 urteko gelan eta Haur Hezkuntzako 1. Mailan txostenak egunero egiten dira, familiak jakinaren ginean egon daitezen beraien seme-alaben elikaduraren eboluzioan.

Start typing and press Enter to search