Haur Hezkuntza

Ikastetxe txiki bat gara! Zuen seme-alabekin, hau da, gure ikasleekin banakako harremana, koordinatua eta eraginkorra dugu. Hori guztiok elkarrekin arituta lortzen dugu: tutoreok, irakasle espezialistaok, orientazio sailak, logopedok… Goi mailako hezkuntza eta integrala da Vera-Cruzekoa.

 

 

Gure talde pedagogikoa hainbat titulaziotako profesionalez osatuta dago. Egiten dugun honetan sinisten dugu eta gure gogo eta irrika horiek zuei, haur eta helduei,  helarazten dizkizuegu. Zuekin harreman zuzena dugu, eta zuen seme-alaben hezkuntzan gertatzen denaren berri egunero emango dizuegu. Inoiz ez dugu ahazten, segurtasun fisiko, afektibo eta akademikodun inguruneak gure haurrei konfiantza ematen diela, eta halaxe egiten dugu guk: haurrak, gure txikiak, ZORIONTASUNEZ eta ETORKIZUNEZ beteak eraiki.

 

 

Gure ikastetxea lehena izan zen haur hezkuntzan ingelesa eskaintzen, eta erabiltzen dugun metodologia goraipatua izan da. Hezkuntza Eleanitza eskaintzen dugu, euskara eta ingeleseko murgiltze programa batekin; hori guztia 3 urtetik aurrera. Hizkuntza, edukiak emateko erabiltzen dugu guk. Hizkuntzak gure geletan duen betebeharra ezinbestekoa da.

Txikienen egokitzapen eta hobebeharrerako, jolastoki eta jantoki bereziak ditugu, umeek beraien espazioaz gozatzeko. Horrela, gainera, gure behaketa eta kontrola zehatzagoa da.

 

 

 

 

 

EZAGUT GAITZAZU!!!

Agenda

« Apirila - 2018 »
AsAsAsOsOsLaIg
 
01
02
03
04
05
06
07
08
09101112131415
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
2829
30