HAUR HEZKUNTZA

Gure ikastetxean, Haur Hezkuntzaren helburu nagusia haurren garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektualari laguntzea da, funtsezkotzat jotzen ditugun konpetentziak lortzeko oinarrizkoak diren ikasketak integratuz. Etapa honetan, ezinbestekoa iruditzen zaigu hezkuntza-lana familiarekin partekatzea, prestakuntza-esperientziak osatuz eta zabalduz.

Haur Hezkuntzako etapan finkatzen dira hezkuntza-sistema osoko oinarriak. Txikienek beren lehenbiziko identitateak eraiki ditzaten, programatutako hezkuntza-jardueretatik abiatzen gara, beren gaitasunak garatzeko laguntza ematen diegu, eta ondoan gaituzte beti, maitasun-, samurtasun- eta ulermen-keinuekin lagun eginez.

Eleaniztuna

Vera-Cruzen, hezkuntza eleaniztunaren bidez, edukiak transmititzeko darabiltzagu hizkuntzak. Hizkuntzak, berez, funtsezko funtzioa du, eta era berean, curriculum-arlo desberdinetako edukien transmititzailea da.

Gure hizkuntza-proiektuaren bidez, ikasleek hainbat hizkuntzatan (euskara, ingelesa, gaztelania, alemana eta frantsesa) indartzen dituzte beren komunikazio-gaitasunak, ikastetxeko etapetan zehar. Horretarako, etapa guztietan, jatorrizko hiztunak diren irakasleak ditugu, ikasleek elkartrukeak egiten dituzte beste herrialde batzuetako ikasleekin, eta zenbait ikasgai beste hizkuntza batzuetan jasotzen dituzte; horrek ikasketa-esperientzia betea bermatzen du.

Ingelesa gure ikastetxeko identitate-ezaugarri bat da. Haur Hezkuntzan, JollyPhonics metodoaren bidez, hau da, ingelesaren irakaskuntzako metodologia berritzaileenetako baten bidez, gure ikasleek hizkuntzarako konpetentzia eskuratzea nahi dugu.

JollyPhonics metodologiarekin, haurrek ingelesaren hotsak barneratzen dituzte, grafia eta grafia horren soinua indartzen duten marrazkiak, soinuak, abestiak eta ipuinak lotuz. Hasieratik ikasten dute soinuak eta fonemak zuzen ahoskatzen. Metodologia sintetikoa da, haurrei modu multisentsorialean irakasten diena, irudien, soinuen eta mugimenduen bidez.

Adimen anitzak

Era berean, adimen anitzak defendatzen ditugu, ikasleek beren espiritu estrategikoa esnatzea bilatzen baitugu, bai eta gogoetatsuak izateko estrategiak ikastea eta prozedura mailakatuak eta pixkanakakoak asmatzeko eta erabiltzeko plazeraz gozatzea ere.

Adimen anitzak lantzeko, EntusiasMAT proiektua erabiltzen dugu, Haur Hezkuntzan matematika irakasteko metodo berritzailea, oinarrizko konpetentziak eta adimen anitzak txertatzen dituena, ikasleek matematikako kontzeptu bat hainbat modutan ikasteko aukera izan dezaten. Hala, jolasen eta jardueren bidez, ez dira ezagutzak soilik transmititzen, jakintza-arlo horri loturiko gaitasunak, abileziak eta trebetasunak ere garatzen dira.

Estimulazio Goiztiarra eta Psikomotrizitatea

Haur Hezkuntzan lantzen dugun beste funtsezko zutabe bat Estimulazio Goiztiarra da, ikasleari garapen fisiko, intelektual eta sozialerako aukera onenak ematean datzana; izan ere, horren bidez bilatzen dena da ikasleak garatu ditzala bere gaitasun eta trebetasunak, kalitatezko estimulu intelektual eta fisiko ugarien ingurune hori gabe izango litzatekeena baino hobea izan dadin. Psikomotrizitate libreko eta psikomotrizitate gidatuko saioen bidez, haurrak garapen fisikora, eta batez ere, garapen kognitibora bideratzen dira. Haur Hezkuntzako etapa honetan, haurrak mugimendua behar du pentsatzeko. Funtsezko garaia da pertsonalitatea garatzeko, etorkizuneko pentsatzeko eta jarduteko modua garatzeko.

“Praktika psikomotor hezitzaile eta prebentiboa haurraren jolas-jarduerei laguntzen dien praktika bat da. Haurra heltzen joateko ibilbide gisa pentsatuta dago, lagundu egiten baitio jarduteko plazeretik pentsatzeko plazerera igarotzen, eta larritasunen aurrean segurtatzeko aukera ematen baitio”.
(Bernard Aucouturier)

Barnekotasunerako Heziketa

Urteak dira gure ikastetxeak hezkuntza-proiektu berritzaile bat eskaintzen duela, Haur Hezkuntzatik DBHra arteko hezkuntza-etapa guztitan zehar, barnekotasunerako heziketarekin. Ikastetxe batean barnekotasuna irakasteak berekin dakar prestakuntzan zehar ikasleen dimentsio horren prozesu pertsonala gidatzeko helburuak eta edukiak finkatzea. Proposamen pedagogiko horrek giza bihotzaren erdigunerako bidea irekitzen du, izatearen erdigunerako bidea, barne-dimentsioa hezteko. Barnekotasunean heztea zera da: gure haur eta gazteei irakastea beren esperientziak erregulatzen duela bai bizi dutena eta bai direna.

“Bide berriak behar ditugu, hezkuntza barne-aberastasuneko espazio oso sakon baterantz bideratzeko; geure burua gure barnerantz eroaten ikasteko, isiltasunetik eta entzutetik, guztiz libre eta kontziente bizi ahal izateko”.
(Josean Manzanos)

Haur Hezkuntzako 2. mailan, gure ikasleek Vera-Kide Proiektuari ekiten diote. Proiektu berritzaile bat da, ikastetxeko ikasleen artean harremanak egiteko eta, aldi berean, ikasleen erantzukizuna lantzeko pentsatua. Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasle bakoitzak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle bat hartzen du erreferentziatzat, eta 4. mailakoak Lehen Hezkuntza amaitu arte lagunduko dio txikienari.

Start typing and press Enter to search