Bost kontinenteak, Vera-Cruzen

Bost kontinenteetako Berrizeko Mesedetako Misiolarien ikastetxeak uztailaren 17tik 31ra bildu ginen Berrizen, pandemia dela-eta 2020tik aurrera atzeratutako Hezkuntzako Nazioarteko I. Topaketa egiteko. Ostiralean, uztailak 29, parte-hartzaileek Gasteizko Vera-Cruz ikastetxea bisitatu zuten gure hezkuntza proiektua eta instalazioak ezagutzeko.

MMB – Laikoak eta erlijiosoak – Ikastetxeetako 40 ordezkarik, Mexiko, Peru, Filipinak, Japonia, Mikronesia, Kongo eta Espainiako beste ikastetxe batzuetako MMB hezitzaileek maila globalean bizitzen ari garen aldaketa eta eraldaketa sakonekiko hezkuntza erronkak aztertu ditugu I. Nazioarteko Topaketa honetan.

Egun hauetan pertsonen eta MMB ikastetxeen artean sortutako loturez gain, hausnartu eta partekatu ahal izan ditugu hezten ditugun haurrei transmititu nahi dizkiegun balio komunak. Era berean, bizi dugun errealitate aldakor eta anitza eta errealitate horien aurrean hezkuntzaren ikuspegitik, gure MMB identitatetik eta Frantzisko aita santuak sustatutako Hezkuntza Itun Globaletik eskaini behar ditugun erantzunak landu ditugu.

Lehenengo bi egunak ikastetxeen testuingurua eta hezkuntza-proiektuak partekatzeko erabili genituen. Aniztasun handiaren eta, aldi berean, sintonia sakonaren kontzientzia hartzen dugu, hots, sakoneko musika edo melodia komun hori, leku bakoitzean bizitzen eta transmititzen saiatzen garen Karismaren balioak bezala identifikatzen duguna.

Hurrengo egunetan, gurekin batera aritu ziren Patxi Álvarez de los Mozos (SJ), Beñat de la Fuente (Berakruz Ikastola – Markina), Gonzalo Violero García (REDESeko Idazkari Teknikoa), Amaya Modrego (MMB), Fermín Ibáñez (Fundación Colegio Bérriz – Madril), Josean Manzanos ( Vera-Cruz Ikastetxea- Gasteiz) eta Filo Hirota (MMB – Japoia).

Gainera, topaketan jardunaldi pedagogikoak egin ziren, eta honako hauek izan genituen:

Javier Bahón (Tu Innovas) – “Talentuak eta ikasteko hainbat bide” –
Pilar Pérez Esteve – Psikologia eta Pedagogiako irakaslea. Zure hitzen boterea, gure hitzen boterea…
Roberto Aguado (Psikologia Klinikoko Espezialista). Esperientzia emozional zuzentzailea VEC eredutik (Lotura Emozional Onartua). Lidergo pertsonaleko tailerra.

Vera-Cruzeko gure misio hezitzaile zirraragarrian aurrera egiten jarraitzera bultzatzen gaituen esperientzia bizi izan dugu, familiek, ikasleek, irakasleek eta Berrizko Mesedetako Misiolariek elkarrekin eraikitzen duguna.

Comments are closed.
Gure Egutegia INFO
Egon zaitez gure ordutegiak eguneratuta gure egutegiarekin.
IKUSI EGUTEGIA
Kategoriak
Azken berriak
Kontaktua
Jarri gurekin harremanetan.
  • Pº Fray Francisco 15
  • 945 14 36 60
  • info@colegioveracruz.com