LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako etapan, gure ikasleen hurbileko ingurunean gertatzen dena hartzen dugu oinarritzat ikaskuntzarako, oso loturik baitago haien behar eta interesekin. Ikaskuntza esanguratsu bat dugu helburu, ikasleen esperientziak kontuan hartzen dituena ezagutza berriak eraikitzeko. Modu horretan, gure ikasleek hainbat konpetentzia garatzen dituzte, bai beren burua ezagutzeko, bai besteekin harremanetan jartzeko, eta bai eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten erronkak ezagutzeko eta haiei aurre egiteko ere. Ikasle bakoitzak bere konpetentziak ahalik eta hobekien garatzeko eta pertsona gisa alderdi guztietatik hazteko lan egiten dugu.

Ikasleei aurrera egiten eta norberaren erritmoari eta gaitasunei jarraituz ikasten laguntzen dieten metodologiekin lan egiten dugu.

Lan Kooperatiboa

Lehen Hezkuntzan, Lan Kooperatiboan oinarrituta lantzen ditugu arloak. Metodo horren bitartez, arazoak ebazteko, sormenerako eta lan kooperatiborako trebetasunak garatzen dira. Metodologia horrek ikasgaien arteko harremana errazten du, ikasleei beren ikasketak modu koherentean integratzea lagunduta. Ikasketa kooperatiboa lagungarria da gizarte-trebetasunak, adimen anitzak eta pentsamendu-trebeziak are gehiago garatzeko. Norberaren eta besteen onarpena sustatzen du. Irakasleari ikasgela kudeatzeko tresnak eta estrategia berriak ematen dizkio.

PBL ikaskuntza

Etapa honetan darabilgun beste metodologietako bat PBL ikaskuntza da, hau da, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza. Metodologia horrek ikasleak estimulatzea du helburu, trebeziaz pentsatzen ikas dezaten. Metodo horrekin, ezagutzen ikaskuntzak trebetasunez eta jarrerez jabetzeak bezainbesteko garrantzia du. PBL (ProyectBasedLearning) metodologiaren bidez, ikasleek XXI. mendean behar diren oinarrizko konpetentziez eta ezagutzez jabetzeko aukera dute, bizitza errealeko arazoei erantzuna ematen dieten proiektuen bitartez. Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta irakaskuntza “ikaskuntza aktiboaren” esparruan sartzen dira.

Orff pedagogia

Gure ikastetxeko beste metodologia-ildo bat Orff pedagogia da, musikaren arloan erabiltzen dena. “Orff” pedagogia-lanaren oinarria “hitza, musika eta mugimendua” trinomioan biltzen da. Metodologia hori modu erreal eta kontzientean eramaten da ikasgelara, esperientzia praktiko eta sentsorialaren ondorio logiko gisa hartuz teoria. Musikara hurbiltzean, lengoaiaz eta mugimenduaz gain, musikaren elementu guztiak lantzen dituzte ikasleek: erritmoa, melodia, harmonia eta tinbrea; eta garrantzi handia ematen zaio bat-batekotasunari eta musika-sorkuntzari.

Jollyphonics metodologia

Lehen Hezkuntzan, Jollyphonics metodologia lantzen jarraitzen dugu ingelesaren arloan. Hizkuntza oinarritik ikastea bermatzen du metodo horrek. Metodo fonetiko-sintetikoa da, haurrei modu multisentsorialean irakasten diena. Oinarrizko kode alfabetikoa erabiltzen irakasten die, irakurtzen eta idazten hasteko. Entzutezko bereizketarako ere lagungarria da, listening edo elkarrizketen bidez; izan ere, letrek –eta beraz, grafemek eta hitzek– adierazten dituzten soinuak ezagutuz, ulermen handiagoa lortzen da.

Barnekotasunerako heziketa

Barnekotasunerako heziketa lantzen jarraitzen da Zugan / En ti proiektuaren bidez. “Zugan” barnekotasunerako heziketako proiektu bat da: pedagogia-proiektu integratzaile bat, tutoretza-ekintzatik bideratua, «pertsona izateko» dimentsioaren garapena bilatzeko. Giza bihotzaren erdigunera, izatearen erdigunera, bide bat irekitzen duen pedagogia-proposamen bat da, barne-dimentsioa hezten duena. Barnekotasuna hezteak berekin dakar sentimenduez, sakontasunaren bilaketaz eta gizakiari zentzua ematen dion esentziaz hitz egitea. Ikasleari akonpainamendu-prozesu bat egitea proposatzen dugu, bere dimentsio sakonenera irits dadin, eta bere bizitzari zentzua ematen diona aurki dezan, are bera transzenditzen duena hautemanda.

TeKnologIa

Gure gela guztiek dituzte arbel digital interaktiboak (ADI), gaur egungo hezkuntzan IKTen erabilera balio erantsia dela uste baitugu. Ikasgelan erabilgarri dauden teknologia berri horiei esker, posible da ikaskuntza-esperientziak antolatzea, ikasleek beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eskuratu ahal izateko, hala nola: informazioa bilatzea, komunikazio birtuala, problemen ebazpena, taldeko lanak eta informazioaren sorkuntza. Ikasgelan IKTak erabiliz, ikasleek beren ikaskuntzan parte-hartze autonomo eta arduratsua izatea sustatzea bilatzen da.

Start typing and press Enter to search