BAKEAK LOTUAK

Datorren astelehenean, urtarrilak 30, ikastetxeko guraso-elkartearekin batera, Bakearen Eguna ospatuko dugu, jolastokian 8: 55etik 9: 10era egingo dugun keinu batekin hasita. Bakearen Aldeko Ekitaldian, ikasleen etapa bakoitzak arropa-kolore desberdina izango du, aniztasunaren aberastasunetik bat egiteko. Familiei bakearen aldeko keinura etortzeko eskatzen dizuegu, kolore ZURIKO arroparekin (berokia, galtzak eta abar) patioko sektore bat okupatzeko. Parte hartzera animatzen zaituztegu eta zuen presentzia espero dugu!

Keinu honen ostean, ikasgeletan landuko dogu gure Kideekin munduan batasuna eta bakea lortzeko gure nahia, bakearen dominak landuz. Gainera, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin bat egingo dogu goizeko 12: 30etan Foruen Plazan ospatuko dan elizbarrutiko ekitaldiarekin (euria egiten badau Katedral Berrira joango dira), indarkeriarik eta gerrarik gabeko mundu baten alde lan egiteko, Bakeak lotuak baketik leloarekin. Beste ikastetxe batzuetako nerabeekin batera, gure mezua partekatuko dugu, aurretik ikasgeletan gida didaktiko baten bidez landu den indarkeriarik ezerako eta bakerako bidea eraikitzeko.

Comments are closed.
Gure Egutegia INFO
Egon zaitez gure ordutegiak eguneratuta gure egutegiarekin.
IKUSI EGUTEGIA
Kategoriak
Azken berriak
Kontaktua
Jarri gurekin harremanetan.
  • Pº Fray Francisco 15
  • 945 14 36 60
  • info@colegioveracruz.com