Bakearen aldeko isiltasunaren unea Garizuma hasteko

Errauts Asteazkenarekin Garizuma hasiko dugu, Pazkorako prestatze garaia. Ikastetxetik zuen parrokietara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu, errautsa hartzeko eta, horrela, Pazkorako prestaketa denborari hasiera emateko. Ikasgela guztietan erlijio-klasean ere landuko dugu kristau esperientzian funtsezkoa den denbora liturgiko hau.

Aurten, egun honek Bakearen aldeko konpromisoaren ñabardura garrantzitsu bat hartzen du, Ukrainako egoera dela eta. Frantzisko aita santuak nazioarteko komunitate osoari dei egin dio, egun hau, Errauts asteazkena, Bakearen aldeko Jardunaldi bihur dadin, otoitzean eta baraualdian buru-belarri zentratua, berak dioen bezala, bakeak mundua gerraren eromenetik babes dezan.

Deialdi hori indartuz, eta ikastetxean pertsona solidarioak, munduarekin konprometituak eta elkarbizitza bakean baloratzen dutenak hezteko dugun konpromisoari leial, hilaren 2ko asteazkeneko eskola guztiak hasiko ditugu, bakearen aldeko isiltasun-une batekin.

Comments are closed.
Gure Egutegia INFO
Egon zaitez gure ordutegiak eguneratuta gure egutegiarekin.
IKUSI EGUTEGIA
Kategoriak
Azken berriak
Kontaktua
Jarri gurekin harremanetan.
  • Pº Fray Francisco 15
  • 945 14 36 60
  • info@colegioveracruz.com