Martxoan, apirilean eta maiatzean egingo diren Gurasoen Eskolako hiru saio antolatu ditugu ikastetxeak eta IGEak. Saio hauetarako, familia guztiei eragiten dieten hiru gai aukeratu dira: maite dugun pertsona baten heriotzaren aurreko dolua, pantailak eta teknologia etxeko ingurunean eta haurren autoestimua.
Saio guztiak aurrez aurre egingo dira ikastetxeko areto nagusian (COVID segurtasun-neurriak errespetatuz) .Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
GURASO-ESKOLAKO SAIOAK
- Martxoak 17, osteguna: nola hitz egin heriotzari buruz gure seme-alabekin? Haur literatura lagungarri zaigu. Jose Ignazio «Txabi» Arnal. EHUko Psikodidaktikan doktorea eta Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Literaturako irakaslea
- Apirilak 7, osteguna: 18.00 etan – 19.30 etara “Nola eraiki harreman osasuntsua gure etxeetan teknologiarekin?” – María Zalbidea, Lda. Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan, Cosiendo la Bbrecha Digital liburuaren egilea, Enpantallados Plataformako adituen batzordeko kidea
- Astelehena, maiatzak 9: “Gai naiz: autoestimua haurtzaroan” – Virginia Rodrigo del Solar eta Beatriz Alonso Sánchez. Bilboko Psikologia Zentroko psikologoak
Guraso-eskolak borondatezko jarduerak dira, eta horien bidez, seme-alaben zaintza eta hezkuntza familiaren testuingurutik hobetzen lagunduko duten hezkuntza-ereduak eta -praktikak eskaini nahi dira.
Zuen seme-alaben hezkuntzaren zeregin zoragarrian lagungarri izan nahi duen prestakuntza-esperientzia honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.