Indarkeriarik ezaren eta bakearen eskola-jardunaldia

Urtarrilaren 28an, ostirala, gure Tutoretza Planaren barruan, Indarkeriarik ezaren eta bakearen eskola-jardunaldia ospatuko dugu, Gandhiren heriotzaren urteurrena (urtarrilak 30) baino bi egun lehenago. Elizbarrutiak ikastetxe guztiekin batera ospatu gura dauan egun honen goiburua ‘Bakerako bidea – Bakearen Bidea’ da.

Jardunaldi honetan pertsonak sentsibilizatu nahi ditugu, batez ere gazteak, bakea denon gauza dela, ezin dugula axolagabe jarraitu besteen desberdintasun, diskriminazio, injustizia eta sufrimendu kasuen aurrean.

Vera-Cruzen bi modutara ospatuko dugu jardunaldi hau: ikastetxean, 10: 40etatik aurrera, ikasgela guztien arteko konexio bat egingo dugu meet bidez, IGEak hezkuntza-komunitate osoari irakurriko dion Bakearen aldeko Manifestua entzuteko.

BAKEAREN ALDEKO MANIFESTUAREN LABURPENA

Bakea bizikidetza-esparrua da, norberarekiko eta hurkoarekiko konpromisoa. Bakeak erakusten digu beste balio batzuk ere behar ditudala, baldin eta Bakean bizi, Bakean sentitu eta Bakean lo egin nahi badut. Tolerantzia, errespetua, justizia, lankidetza eta besteekiko elkartasuna bezalako balioak, jarrera aktiboan jartzen gaituztenak, gure inguruan horren arabera jokatzea eskatzen digutenak, nire komunitatean, nire ikastetxean, nire gelan batuko gaituen jarrera bat aukeratzea eskatzen digutenak.

Bakea norberarengan hasten da, gizabanako bakoitzaren aniztasuna eta familia bakoitzaren errealitatea aitortuta, espazio komun baketsu bat eraikitzen duen jarrera batean, non guztiok bizikidetzako ingurune harmoniatsu eta plural baten parte sentitzen garen.

Bakeak eskatzen digu ez dezagun beste aldera begiratu gatazka edo bidegabekeria gure ondoan gertatzen denean, bihotz zaurituan bakea jartzera gonbidatzen gaitu, maitasunez heztera, gutako bakoitzaren eskubideak eta askatasunak errespetatzen dituzten printzipio zibikoekin.

Ondoren, bakearen semaforoaren sinboloarekin, gure ikasleek gorriz edo berdez jarriko dituzte bakea sustatzeko edo suntsitzeko balio duten jarrerak eta ekintzak.

Gainera, bigarren hezkuntzako ikasle batzuk 12: 00etatik aurrera batuko dira Foru Plazan gure elizbarrutiko Gazte Pastoraltzak deitutako eskola kontzentraziora. Bertan, jardunaldiaren leloari jarraituz, trafiko-seinale batzuk altxatuko dira, gazte horiek bakerantz eramango duten seinaleak izan nahi dutela adierazten duten mezuekin, bakea asaldatzen duen eta bidegabekeria eta desberdintasuna sustatzen duen edozein indarkeria eta egoera salatzen dutenekin.

Comments are closed.
Gure Egutegia INFO
Egon zaitez gure ordutegiak eguneratuta gure egutegiarekin.
IKUSI EGUTEGIA
Kategoriak
Azken berriak
Kontaktua
Jarri gurekin harremanetan.
  • Pº Fray Francisco 15
  • 945 14 36 60
  • info@colegioveracruz.com