Eskolaz kanpoko jarduerak aukera ezin hobea dira haurrek jarduera fisiko bat egin dezaten – Ezinbestekoa bizitza osasuntsua eta osasungarria sustatzeko –, eta, horrez gain, beren gaitasunak eta talentuak garatzeko aukera ematen diete.
Datorren 22-23 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko epea ireki da, kirol, kultura eta hizkuntza eskaintza zabalarekin. Izena emateko epea maiatzaren 25era arte egongo da zabalik. Irailean berriro irekiko dira izen-emateak hutsik geratu diren plazetarako.