Udako campusa: izen emateak maiatzaren 8ra arte

Gogorarazten dizuegu udako campusean izena emateko epea maiatzaren 8an amaitzen dela. Jarduera hau Haur Hezkuntzako II. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (1. mailatik 6. mailara) Vera-Cruz ikastetxeko ikasleei zuzenduta dago. Haientzat aisialdiko eta denbora libreko jarduera batzuk antolatu ditugu, gure haurrentzat ilusioz beteriko proposamenak.

Esan dizuegun bezala, udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 15era egingo dira, ordutegi zabal batean, goizean eta bazkalostean (7.45- 15.15). Horrela, haurrek jardueraz goza dezaten lagundu nahi dugu, baita aldi horretan familien kontziliazioa errazten ere.

Esteka honetan, udalekuei, izena emateko modalitateei eta egun horietan egingo diren jarduerei eta antolaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue.

https://www.mondragonlingua.com/campaigns/2022/udalekuak/global/mlindex-es.html? F = 142

Taldeak antolatu ondoren, maiatzaren 16ko astean informazio-bilera baterako deia egingo zaie izena eman duten familia guztiei. Zuen zain gaude!

Comments are closed.
Gure Egutegia INFO
Egon zaitez gure ordutegiak eguneratuta gure egutegiarekin.
IKUSI EGUTEGIA
Kategoriak
Azken berriak
Kontaktua
Jarri gurekin harremanetan.
  • Pº Fray Francisco 15
  • 945 14 36 60
  • info@colegioveracruz.com