Ikasturte honetan ekimen berri bat jarriko dugu abian, hezkuntza-komunitate gisa indartu nahi ditugun familia-loturak indartzeko. AITONA-AMONEN ASTEA ospatuko dugu haien hurbiltasunaren eta presentzia familia bakoitzean eta gure ikastetxean.
Aste honetan denbora partekatu ahal izan dugu beraiekin, dantzan irakatsi digute, haurtzaroko jolasak, beren esperientziak uztartu dituzte eta pasadizoak kontatu dizkigute, baita txisteren bat ere!
AITONA-AMONEN BISITA LEHEN HEZKUNTZAKO 3. B MAILARA
Gainera, gure aitona-amonetako batzuk elkarrizketatzeko aukera izan dugu; izan ere, bideo honetan, esperientzia zer den kontatzen digute. Enrike eta Mª Ángeles, 2 urteko gelako Izan Huetoren aitona-amonekin eta Amparo eta José Ignaciorekin (Nacho), Cloe eta Ciro Ibañez de Garayoren (DBHko 3. eta 1. B mailak) eta Dares eta Jasón Martínez de Lagosen (Lehen Hezkuntzako 4. maila eta 2 urteko gela) aitona-amonekin hitz egin dugu.