Ordenagailuek, tabletek, chromebookek, telefono mugikorrek… tamaina guztietako pantailek ateak irekitzen dizkiete gure seme-alabei mundu digital bati, eta mundu horretara lagunduta eta aholkatuta sartu behar dute, bizitza “analogikoan” erronka eta esperientzia berriei aurre egin behar dieten bakoitzean egiten duten moduan. Guraso Eskolaren hurrengo saioan (apirilaren 7an, osteguna, 18.00etan), gai horri helduko diogu honako izenburu honekin: “Nola eraiki harreman osasuntsua gure etxeetan teknologiarekin?”.
María Zalbidea Lizentziatuak emango dizkigu bere aholkuak eta profesional eta ama gisa duen esperientzia. Ikus-entzunezko Komunikazioa Nafarroako Unibertsitatean eta Cosiendo la Brecha Digital blogaren eta liburuaren egilea, Enpantallados Plataformako adituen batzordeko kidea.
Zuen zain gaude!